Eduki publikatzailea
Atzealdea Minbiziaren aurkako bus aktiboa
“MINBIZIAREN AURKAKO BUS AKTIBOA” AURKEZTU DA GAUR ZARAUTZEN


2022/03/11
“Minbiziaren Aurkako Bus Aktiboa” aurkeztu da Zarauzko Udaleko udalbatza aretoan. Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteko ideia aitzindaria da. Helburu bera duen autobus bat Donostiako kaleak zeharkatzen ari da gaur egun, aurreko urteko udan martxan jarri zenetik. Autobus honek herriko kaleak zeharkatuko ditu elkartearen egoitzen eta doako zerbitzuen berri emateko helburuarekin.
Malekoian egon den autobusean, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan-en zerbitzuen inguruko informazioa ikus daiteke. Hau guztia, pazienteek zein senideek elkartea ezagutzeko, non dagoen jakiteko eta bertan lan egiten duten profesionalengana ailegatzeko informazio guztia eskaintzeko asmoz.
Hauek dira elkarteak eskaintzen dituen doako zerbitzuetako batzuk eta “Minbiziaren Aurkako Bus Aktiboan” irakur daitezkeenak: laguntza psikologikoa, material ortopedikoaren mailegua, laneko bajen eta laguntzen kudeaketa, pazienteentzako eta senideentzako harrera pisua, erretzeari uzteko terapia eta ikerketaren finantzaketa.
Xabier Txurruka, Zarauzko Alkateak aurkezpen ekitaldia ireki du, elkarteak egindako lana eskertuz eta baloratuz. Proiektu honen aurkezpenean, Ainara Nuñez-ek aurkeztutakoa, Juan Manuel Sanzo, Gipuzkoako Osasun Arloko Lurralde Ordezkariak, Begoña Crespo, Urola Kostako Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteko presidentea eta Marisa Arriola, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan-eko presidentea, hartu dute parte. “Hau, elkarteko presidente gisa egiten dudan lehen ekitaldi ofiziala da eta oso pozik nago. Eskerrak eman nahi dizkiegu Urola Kostako boluntarioei eta bazkideei, bidai hunkigarri hau posible egiten dutelako” azpimarratu du Arriolak.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010