Eduki publikatzailea
Atzealdea Mezuak lainoetan
ZARAUZKO IKASLEEK ‘MEZUAK LAINOETAN’ BIDALI DIZKIETE GAZTE SAHARARREI


2021/12/07
Zarauzko Udalak eta SAHARAUTZ elkarteak SAHARA GARA ekimena antolatu dute saharar herriaren egoera ezagutzera eman eta elkartasuna adierazteko, eta azken hilabete hauetan hainbat ekitaldi gauzatu dituzte jaialdi honen baitan.
Aurten, Zarauzko lau ikastetxeetako DBH3 eta DBH4ko ikasleak izan dira saharar herriak bizi duen egoera ezagutzeko aukera izan dutenak, “Sahara 40 urteko exilioa” erakusketa eta “Haizearen egia” dokumentalaren bidez.
Orain, Zarauzko ikasle hauek euren elkartasuna helarazi diete Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan bizi dien haien adineko gazte sahararrei. Horretako, mezuak idatzi dizkiete lainoetan, eta mezu horiek jada Saharako bidean dira Zumaiako Darahli elkarteak eramanda.
Zarauzko ikasleek, bueltan Saharako nerabeen mezuak jasoko dituzte, senidetuta dauden bi herrien arteko elkartasun-harremanak sendotuz.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010