Eduki publikatzailea
ZARAUZKO MERKATARITZARI BURUZKO AZTERKETA, ABIAN
2020/02/07
Zarauzko Udaleko Garapen Ekonomiko Iraunkorreko arloak, merkataritzari buruzko azterlan bat eskatu dio Instituto DATAKEY enpresari. Merkatu azterketak eta iritzi inkestak egiteaz arduratzen den enpresa bat da. Azterketa honen bidez saltokiei buruzko informazioa batu nahi da, hala nola, herriko merkatarien egungo profila hobeto ezagutzea eta herritarren kontsumo ohiturei buruz gehiago jakin. "Batzen dugun informazio guztiarekin, hurrengo urteetako ekintzak hobeto planifikatzeko gai izango gara. Tokiko merkataritza urte zailak igarotzen ari da eta gure herriak bizirik jarrai dezan, denok batera lan egin behar dugu" dio Iker Basurkok (EAJ-PNV), Garapen Ekonomiko Iraunkorreko zinegotzi arduradunak.
Datozen egunetan DATAKEY enpresak elkarrizketa pertsonalak eta telefonoz egingo dizkie saltoki batzuei, eta herritarren iritzia ere jasoko du, telefono bidezko inkesta batekin. Herritarren parte hartzea eskertuko da, helburua Zarauzko merkataritzaren etorkizunaren alde lan egitea baita.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010