Eduki publikatzailea

Atzealdea Maskarila eta babes-kareta banaketa

Twitter

4500 MASKARILA ETA 500 BABES-KARETA BAINO GEHIAGO BANATUKO DIRA

2020/05/05

Covid-19ari aurre egiteko hainbat ekintza bultzatzen ari dira Zarautzen. Osasun agintariek garraio publikoetan maskarila higienikoak erabiltzea derrigortu dute konfinamendua arintzeko 0 Fasean eta, hala, astelehe, astearte eta asteazkenean Zingira Zarautz Babes Zibileko eta DYA-ko boluntarioek maskarillak banatu dituzte gure udalerriko hainbat tokitan; besteak beste, Euskotreneko bi geltokietan eta autobus geltokian.

Gainera, 0 Fase honetan dendari txiki eta ostalari batzuek euren jarduerarekin martxan jarri dira berriz ere eta, hauen artean ere, maskarilak eta babes karetak banatuko dira datozen egunetan Zingira Babes Zibila eta Gurutze Gorriko boluntarioen eskutik.

Iban San Martin (EAJ-PNV) Herritarren Segurtasunerako zinegotziak adierazi duenez,  “Guztira, 4500 maskarila eta 500 babes-kareta baino gehiago banatuko dira. Gure merkatari eta ostalarien, eta garraio publikoa erabili behar duten zarauztarren osasuna zaintzea ezinbestekoa da konfinamendua arintzeko prozesu honetan”.

Banatzen ari diren babes-karetak, Euskadiko Maker Komunitateak Zarauzko Udalari emandakoak direla azpimarratu du San Martinek: ”Udalak 3D inprimagailuetarako lehengaia ematen lagundu du eta bikaina izan da eman diguten elkartasun erantzuna.”

"Eskerrak eman nahi dizkiegu, baita, Zarauzko Babes Zibilari eta Gurutz Gorriko eta DYAko boluntarioei ere, pandemian zehar agertzen ari diren inplikazioagatik eta egiten ari diren lanagatik. Laguntza guzti honi esker, pandemiari buelta emateko egun bat gutxiago falta da” burutu du San Martinek.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010