Eduki publikatzailea
MARTXOAK 8KO XIII.KARTEL LEHIAKETA, MARTXAN
2021/01/07
Zarauzko Udalak, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, XIII. Kartel lehiaketa antolatu du.
Lanak aurkezteko epea: 2021eko urtarrilaren 11n hasi eta 22ko 14:00etan amaituko da.
Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango du 18 urtetik gora duen edozein pertsonak, banaka edo taldean, epaimahaikoek eta Zarauzko Udaleko langileek izan ezik.
Egile bakoitzak gehienez lan bat aurkeztu ahal izango du, eta originala eta argitaragabea izango da.
Kartelen gaiak zerikusia izango du martxoaren 8arekin, hau da, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin, edozein ikuspuntutik, eta ondo ikusteko moduan ondoko testua sartuko da:
2021eko martxoaren 8a – Emakumeen Nazioarteko Eguna
Gainera, egileak hala nahi izanez gero, kartela egiteko aukeratutako gaiari buruzko leloren bat ere sartu ahal izango du.
Lehiaketa honetan bi sari emango dira:
- Epaimahaiak emandako saria: 400 euro
- Jendeak gehien bozkatutako kartelaren saria: 200 euro
Kartelen balorazio eta aukeraketa prozesuan ondorengo irizpideak kontuan hartuko dira: Kalitatea eta originaltasuna; proposatutako gaiarekiko egokitzapena eta sormena.
Bestalde, aurkeztutako lan guztiekin erakusketa bat egingo da martxoan zehar Emakumeen*Etxean.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010