Eduki publikatzailea
Atzealdea Martxoak 8 kartel lehiaketako irabazleak 2021
MARTXOAK 8 KARTEL LEHIAKETAKO IRABAZLEAK


2021/02/12
Zarauzko Udalak Martxoak 8 - XIII. Kartel lehiaketa antolatu du azken asteetan. Luisa Arribas Sanchezen Begira nazazu begietara lana gailendu da eta hori izango da, hain zuzen ere, Emakumeen Nazioarteko Eguna iragartzeko aurten erabiliko den irudia. Egilea Zaragozan bizi da eta 61 urte ditu. 400 euroko saria jasoko ditu bere kartelari esker.
Bestalde, Candela Azurza Lopez, 24 urteko zarauztarrak, herritarren saria eskuratu du Korronte morea kartelarekin, guztira 170 boto jaso ditu. Egileak 200 euroko saria jasoko du.
Guztira, 41 kartel aurkeztu dira kartel lehiaketara, 23 gizon eta 18 emakume.
Parekidetasun departamentuak guztiei euren parte-hartzea eskertu nahi die, “beraiei esker martxoaren 8a ikusaraztea eta gizarteratzea lortzen baitugu” adierazi du Gloria Vazquezek (PSE-EE) Parekidetasun zinegotziak.
Lehiaketara aurkeztu diren obra guztiak ikusgai egongo dira martxoaren 8tik 14ra bitartean, 18:00etatik 20:00etara Torre Luzean. “Herritarrak animatzen ditugu bertaratzeko eta martxoaren 8aren inguruan antolatuko ditugun ekitaldietan parte hartzera” amaitu du Vazquezek.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010

