Eduki publikatzailea
Atzealdea

MARTXOAK 8 - KARTEL LEHIAKETA

Twitter

ABIAN DA MARTXOAK 8KO KARTEL LEHIAKETA

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/01/14

Zarauzko Parekidetasun Departamentuak, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira  XII. Kartel lehiaketa antolatu du. Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 24eko 14:00etan amaituko da.

18 urtetik gorako edozein pertsonak parte hartu dezake lehiaketan, banaka zein taldean (Zarauzko Udal langileak izan ezik). Egile bakoitzak gehienez lan bat aurkeztu ahal izango du, originala izan beharko da eta argitaratu gabe dagoena.

Kartelaren gaiak, martxoaren 8arekin zerikusia izan beharko du eta ondoko testua txertatu beharko da:
2020ko martxoaren 8a – Emakumeen Nazioarteko Eguna

Egileak beste testu edo leloren bat sartzeko aukera izango du.

Lehiaketan bi sari emango dira:

Epaimahaiak emandako saria: 400 eurokoa

Jendeak sare sozialetan gehien bozkatzen duen kartelarentzat saria: 200 eurokoa.

Kartelen balorazio prozesuan ondorengo irizpideak kontuan hartuko dira: Kalitatea, originaltasuna, proposatutako gaiarekiko egokitzapena eta sormena.

Aurkeztutako lan guztiekin erakusketa egingo da Torre Luzean.

 

Lehiaketaren oinarriak Parekidetasun departamenduko blogean daude ikusgai: https://berdintasunazarautz.wordpress.com/


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010