Eduki publikatzailea
Atzealdea

Martxoak 8 kartel lehiaketa

Twitter

MARTXOAK 8 KARTEL LEHIAKETAKO SARITUAK

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/03/03

Zarauzko Udalak Martxoak 8 - XII. Kartel lehiaketa antolatu du azken asteetan. Paula Estevez Del Diegoren "Gizarte parekidea eraikiz" lana gailendu da eta hori izango da, hain zuzen ere, Emakumeen Nazioarteko Eguna iragartzeko aurten erabiliko den irudia.

Egilearen arabera, elementu arkitektonikoen bitartez eraikitzearen ideia islatu nahi izan du. Gainera, pertsonai ezberdinez osatutako kartela sortu du, gizartearen aniztasuna irudikatu nahian. 400 euroko saria eta diploma jasoko ditu bere kartelari esker.

Lehiaketa honetara aurkezten den lehenengo aldia bada ere, ilustratzaile getariar honek badu beste sari bat. 2017. urtean Etxepare Saria irabazi zuen Arraroa izeneko ipuinarekin.

Bestalde, Esther Avila Secok herritarren saria eskuratu du bigarrenez Oreka bilatzen kartelarekin. Eskuz sortutako marrazkiaren bitartez, norberaren nahien eta errealitatearen arteko orekaren bilaketa adierazi nahi izan du. Egileak 200 euroko saria eta diploma jasoko ditu.

Guztira, 24 kartel aurkeztu dira kartel lehiaketara, 16 gizon eta 8 emakume. Lehiaketara aurkeztu diren obra guztiak ikusgai daude martxoaren 2tik 22ra bitartean, 18:00etatik 20:00etara Torre Luzean.


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010