Eduki publikatzailea

Manzisidor kaleko edukiontziak kendu dira

Twitter

MANZISIDOR KALEKO ERABILTZAILEEK NAFARROA KALEKO EDUKIONTZIAK ERABILI BEHARKO DITUZTE

2020/09/28

Igandera arte egon da erabilgarri Zarauzko Manzisidor kaleko edukiontzien gunea. Izan ere, astelehenean (irailak 28) kendu egin dira bertako edukiontziak.


Astelehen goizetik aurrera, beraz, orain arte Manzisidor kaleko edukiontziak erabiltzen zituzten bizilagunek Nafarroa kaleko (Manzisidor sarreran) gunea erabili beharko dute. Nafarroa kalean kokatutako gunea egokitu egingo da.


Aldaketarekin Manzisidor kaleko irisgarritasuna hobetu eta pilaketak saihestu nahi dira. Gainera, ikastetxera sartzeko atean pilaketak sahiestuko dira ere, ikastetxeak eskakizuna izan da hori. Egoiliarrentzako beste bi plaza gehitu dira eta bizikletak aparkatzeko eremua handitu.

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010