Eduki publikatzailea
Atzealdea Malekoiko zoladura aldaketa
ASTELEHENEAN HASIKO DIRA MALEKOIKO ZOLADURA BERRITZEKO LANAK


2025/10/09
Zarauzko Malekoiko zoladura ordezkatzeko lanak astelehenean hasiko dira. Lan hauen baitan, itsas pasealekuko lurra berrituko da, hondartzatik gertuen dagoen atalean, Madoz kaletik Lizardi kaleraino. Guztira, kilometro erdi inguruko zoladura berrituko da. Honekin batera, Matxitxako, Higer eta Lizardi kaleetako jaitsieretan ere aldatuko da lurra. Zoladura berria hormigoi koloreztatuko gainazal laua izango da.
“Azken garai honetan Malekoiko zoladurak presio handia jasan du eta baldosa asko hautsi egin dira, gehien bat, egunero bertatik igarotzen diren kamioneta eta furgonetengatik, baina baita urtean zehar bertatik paseatzen duten milaka eta milaka pertsonengatik ere. Behin uda garaia pasa ondoren, lurzorua berritzeko lanei hasiera emango diogu”, azaldu du Iban San Martin (EAJ-PNV) Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak. “Zoladura aldaketarekin gure itsas pasealekuaren irisgarritasuna hobetzen dugu eta, honekin batera, erorketen arriskua hein handi batean ekidingo dugu”.
Obra hau gauzatzeko ardura Estudio y Obras Rekalde SL enpresari esleitu zaio eta obra zuzendaritza Injelan enpresari. Eskuhartze hau gauzatzeko Udalak egindako inbertsioa 478.542,61 eurokoa (BEZ barne) izango da.
Obrak gauzatzeko epeari dagokionez, hiru hilabete eta erdian amaitzea aurreikusten da eta faseka gauzatuko da, mendebaldetik (Madoz) ekialderantz (Lizardi).
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
