Eduki publikatzailea
Atzealdea Malekoiko baranda ordezkatzea
MALEKOIKO ETA MOILAKO PASABIDEKO BARANDAK ORDEZKATZEKO LANAK MARTXAN JARRI DITU ZARAUZKO UDALAK
2024/12/19
Zarauzko Udalak martxan jarri ditu herriko hainbat gunetan jarria dagoen “Zarautz-baranda” ordezkatzeko eta berritzeko lanak. Udalak maiatzean esleitu zituen barandaren produkzio eta instalazio lanak CASTING OF FACILITIES, UTILITIES & DIVERSITY, S.L. enpresari, 517.275,00 euroan (BEZ barne), eta, behin errementaritza lanak amaitu ondoren, azken egun hauetan lehen pieza berrien instalakuntza hasi da.
Hain zuzen ere, baranda berri hauen lehen unitateak Borghetto inguruan jartzen hasi dira eta, jarraian, moilara arteko paseokoak ordezkatuko dira. Guztira, bi gune hauetan, 500 metro baranda inguru ordezkatuko dira. Baranda berria kobre eta burdin gutxiko aluminio aleazioaz egin da, itsas bazterrean agertzea hain ohikoa den herdoila ekiditeko.
Itsasertzean dauden barandez gain, herrian zehar beste hainbat puntutan kokatuta dauden barandak ere eraberrituko dira. Hauek ez dute itsasoaren parean daudenak bezain beste kalte jasan urte hauetan zehar eta mantenu lanak egin dira hauek eraberritzeko eta iraunkortasun handiko pinturarekin margotuko dira.
“Zarautz-baranda gure herriko ondarearen elementu bereizgarrietako bat da eta, hala izanik, zaindu eta balioan jarri behar dugu”, adierazi du Iban San Martin (EAJ-PNV) Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak. “Itsasertzean kokatuta daudenak, urteetan zehar haizearen, kresalaren eta olatuen indarra gogor jasan dute eta aldaketa baten beharra zuten jada. Herri barrukoak, aldiz, ondo jasan dute denboraren joana eta mantenu lanak besterik ez dute behar izan”.
Malekoiko zoladura aldatzeko proiektua enkargatu du Udalak
Bestalde, Zarauzko Udalak Malekoiko zoladura berritzeko exekuzio proiektua eskatu dio INJELAN enpresari. Proiektu honen baitan, Madoz eta Lizardi kaleen artean geratzen den Malekoi zatiko zoladura ordezkatuko da. Guztira, 4.277 metro karraturi eragingo dio eskuhartze honek, hondartzatik gertuen geratzen diren 7 metroetan zehar dagoen kuartzita harria kendu eta akabera bereziko hormigoizko zoladuragatik ordezkatuko da.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010