Eduki publikatzailea
Atzealdea Maitatzeari ikuskizuna Modelo Aretoan
POPATIK TALDEAREN ‘MAITATZEARI’ IKUSKIZUN POETIKO MUSIKATUA OSTIRALEAN MODELO ARETOAN


2024/01/30
Ostiral honetan, otsailaren 2an, Parekidetasun departamentuak antolaturiko ‘Maitatzeari’ emanaldia izango da ikusgai Modelo Aretoan. Ikuskizun honetan, hitzak eta musika jartzen dizkio Popatik taldeak maitatzeari. Poesia eta kantak. Akordeak eta konpasak, xuxurlak eta oihuak, errimak eta arritmiak, ipuinak eta bertsoak. Hitz goxoak eta hitz lizunak... Baita isiluneak ere.
Jarduera honekin, Parekidetasun departamentuan gizonei zuzendutako sentsibilizazio-kanpaina bat hasten dugu, eta haiek mezu bat igortzea nahi dugu, emakumeen aurkako diskriminazioarekin eta indarkeriarekin amaitzeko haien inplikazioa beharrezkoa dela”, adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Parekidetasun zinegotziak. “Duela gutxi, berdintasun-politikek gizonak diskriminatzen dituzten pertzepzioa dagoela adierazi du inkesta batek. Errealitatetik urrun. Berdintasun-politikekin honako hau bilatzen dugu: emakumeok, biztanleriaren erdia garenak, gizartean dagokigun lekua hartzea, gure ahalegina eta lorpenak gure lankideen neurri berean baloratzea, soldata-arrakala eta kristalezko sabaiak desagertzea, partaidetza-kuotak beharrezkoak ez izatea edo indarkeria matxistako epaitegiak desagertzea, emakumeok indarkeria horren biktima izateari utzi diogulako. Eta bide horretan elkarrekin egin behar dugu aurrera, gizon eta emakumeok.”.
Ostiralean, 20:00etan izango da ‘Maitatzeari’ ikuskizun poetiko musikatua. Sarrerak eskuragarri daude 6 euroan Modelo Aretoko txarteldegian eta Kutxabanken sarrera erosketa plataforman. Informazio gehiago hemen: https://www.emakumeenetxea.zarautz.eus/eu/-/maitatzearik-ikuskizun-musikatua-popatik.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010