Eduki publikatzailea
Atzealdea

mahai-gainekoak banatuko dira

Twitter

MAHAI-GAINEKOAK BANATUKO DIRA HERRIKO TABERNA ETA JATETXEEN ARTEAN

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/07/01

Zarauzko Udalak, UEMArekin batera, BERTATIK BERTARA kanpainaren mahai-gainekoak banatuko ditu herriko taberna eta jatetxeen artean.

Kanpainaren helburu nagusia BERTAKOA balioan jartzea da: bertako hizkuntza, bertako produktuak eta bertako ekonomia; bisitari eta herritarren aurrean gure hizkuntzaren erabilera bermatzea, eta euskara gure ‘marka’ bihurtzea.  
 
Udala harremanetan jarriko da herriko taberna eta jatetxe gehienekin, parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute uztailaren 3a baino lehen Euskara departamentuan, emailez euskaraz@zarautz.eus, edo telefonoz: 943005116.


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010