Eduki publikatzailea

Atzealdea Mahai gaineko paperontziak

Twitter

‘ZARAUTZ, TXUKUN ETA GARBIA’ KANPAINA JARRI DU MARTXAN UDALAK, HERRIKO OSTALARITZARI ZUZENDUTA

2022/07/08

Zarauzko Udalak herriko ostalaritzari zuzendutako kanpaina berri bat jarri du martxan. “Zarautz, txukun eta garbia” lelopean, Udalak mahai gaineko paperontzi txikiak banatuko ditu kanpainara atxikitzen diren terraza duten ostalaritza establezimendu guztietan.

“Kanpainaren helburua terrazetako mahaietan sortzen diren hondakin arinak (azukre zorroak, paperezko ezpainzapi txikiak, eta abar) mahai gaineko paperontzi hauetara botatzeko aukera ematea da. Izan ere, terrazetan haizea altxatzen denean hondakin hauek erraz erortzen dira lurrera eta, gehienetan, itsasoan edo estolda zuloetan amaitzen dute. Modu honetan, terrazetako erabiltzaileek hondakin arin hauek non bota izango dute”, adierazi du Leire Aranak (EAJ-PNV) jarduneko Turismo zinegotziak.

Azken hilabeteetan Udala harremanetan jarri da ZUREKIN Ostalaritza Elkartearekin eta harremanetarako kontaktua Turismo departamenduko datu basean utzi duten establezimenduekin kanpaina honen berri eman eta parte hartzeko. Guztira, 1.200 unitate prestatu dira eta, lehenengo banaketa fasean, atxikitu diren establezimenduen artean 940 banatuko dira. Guztira 8.750,04 euro (BEZ barne) bideratu ditu Udalak kanpaina honetara.

Oraindik kanpainara atxikitzeko aukera dute Zarauzko ostalaritza establezimenduek Turismo departamendura deituz 943 83 09 90 telefonora edo turismoa@zarautz.eus helbidera idatziz.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010