Eduki publikatzailea
Atzealdea M8 Kartel lehiaketa sari banaketa
IZARO MARIEZKURRENAK IRABAZI DU EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNEKO KARTEL LEHIAKETA


2026/02/13
Izaro Mariezkurrena pasaitarrak irabazi du Zarauzko Udaleko Berdintasun Sailak antolatutako aurtengo Emakumeen Nazioarteko Eguneko (M8) kartel lehiaketa. Ilustratzaile gipuzkoarrak epaimahaiaren saria irabazi du, 600 eurokoa, "Elkarrekin loratuz" lanarekin.
Gloria Vazquez (PSE-EE) Berdintasun zinegotzi eta kartel lehiaketako epaimahaiburuak azaldu duenez, "Izaroren lanetik, sororitatearen eta aniztasunaren isla nabarmentzen dugu, Emakumearen Nazioarteko Egunaren espirituak izan behar duenaren erakusgarri".
Bestalde, Emakumeen* Etxearen Facebook kontuaren bidez bozkatu den eta 200 €-ko saria duen Publikoaren Saria Gasteizko Esti Irisarrik eskuratu du, "Berdintasuna askeren bidez" proposamenarekin.
Guztira 37 proposamen aurkeztu dira kartel lehiaketa honetara eta guztiak martxoaren amaierara arte egongo dira ikusgai Emakumeen* Etxean.


Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
