Eduki publikatzailea
Atzealdea

Los 40 Summer Live 2022

Twitter

DATORREN OSTIRALEAN ITZULIKO DA LOS 40 SUMMER LIVE JAIALDIA ZARAUTZERA

2022/07/21

Bi urteko geldialdiaren ostean datorren ostiralean Los 40 Summer Live jaialdia Zarautzera itzuliko da. Uztailaren 29an Malekoiko Damako eskenatokia jendez beteko da uda giroaz eta musikaz gozatzeko.

Aurtengoan, etxeko gazteenen artean arrakasta daukaten hainbat artista izango ditugu Zarautzen, hala nola, Abraham Mateo, Walls, eta beste hainbat. Hauekin batera, Noran talde bizkaitarra ere izango da ostiraleko kontzertuan.

“Bi urteren ostean, ziur nago gazteek gogoz hartuko dituztela kontzertu hauek eta Malekoia 'topera' izango dela Los 40 Summer Live jaialdiaz gozatzeko”, adierazi du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak. “Kontzertuen unean, itsasbehera izango da, beraz, Malekoian izango den jendeaz gain, kontzertu hauek hondartzatik jarraitzeko aukera ere izango da”.

Udaletik deia egiten da, mesedez, Zarauzko hondartzaren garbitasuna mantentzeko eta sortzen diren hondakinak hondartzatik kanpo dagokion edukiontzietara botatzeko.

Kontzertuak arratsaldeko 21:00etan hasiko dira eta tren eta autobus zerbitzu bereziak egongo dira Zarautzera kontzertu hauek ikustera etorri nahi dutenek garraio publikoa erabiliz egin dezaten.


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010