Datorren ostiralean, uztailaren 31an, Los 40 Summer Live jaialdia ospatuko da Zarautzen, Malekoian, Dama parean jarriko den eskenatokian. Kontzertuak 21:00etan hasiko dira.
Beste urte batez, publiko gazteenaren artean arrakasta daukaten artistak izango ditugu Zarautzen, hala nola, Bombai, Vicco, Naiara, Lola Tuduri, La Beba, Pikete eta DJ David Álvarez.
Tren zerbitzu berezia
Inguruko herrietatik Zarautzera bertaratuko den jendea aurreikusita, aurten ere tren zerbitzu berezia jartzeko eskaera bideratu du Udalak eta, beraz, tren zerbitzua izango da gauean zehar.