Lore eta Landareen azoka Ekainak 3
LORE ETA LANDAREEN AZOKA OSPATUKO DA LARUNBAT HONETAN ZARAUTZEN


2023/05/30
Larunbat honetan Lore eta Landareen azoka ospatuko da Zigordia kalean, goizeko 10::00etatik 14:30era. Udaberriko azoka honetan bertako eta kanpoko saltzaileak izango ditugu, lore eta landare aukera zabalarekin: barnekoak, sasoikoak, usaindunak, zuhaixkak... eta, horiekin batera, bertan izango dira salgai landareen munduarekin harreman estua duten beste zenbait artisau produktu: xaboiak, kosmetika, sendagai naturalak, haziak, sendabelarrak, lore lehorrak eta pitxiak.
Azoka hauek arrakasta handia izaten dute, eta herritarrari erosketa gune egokia eskaintzeaz gain, ekoizleari zuzeneko salmenta egiteko aukera ematen zaio. Hori dela eta, udalak azoka hauek sustatu nahi ditu.
Izan ere, azokak gure kulturan oso txertatuta dauden ekimenak dira. Betidanik, baserritarrek eta artisauek zuzenean saldu izan ohi dute merkatuan. Modu honetan, harreman zuzena sortzen da kontsumitzailea eta ekoizlearen artean. Elkar ezagutza horrek aukera ematen digu erostera goazen produktua nola ekoitzia izan den jakiteko. Beraz, konfiantza handiagoa sortzen da saltzaile eta kontsumitzailearen artean.
Bilatuenak
- Larrialdiak112
- Udaltzaingoa943 005 115
- Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010