Eduki publikatzailea
Atzealdea Lore eta Landareen azoka
ZARAUZKO LORE ETA LANDAREEN AZOKA OSPATUKO DA LARUNBAT HONETAN


2023/03/29
Larunbat honetan, apirilaren 1ean, Zarauzko Lore eta Landareen azoka izango dugu. Azoka Zigordia kalean egongo da kokatuta eta goizeko 10:00etatik 14:30era egongo da irekita.
Udaberriko azoka horretan bertako eta kanpoko saltzaileak izango dira, lore eta landare aukera zabalarekin: barnekoak, sasoikoak, usaindunak, zuhaixkak... eta, horiekin batera, bertan izango dira salgai landareen munduarekin harreman estua duten beste zenbait artisau produktu: xaboiak, kosmetika, sendagai naturalak, haziak, sendabelarrak, lore lehorrak eta pitxiak.
Azoka hauek arrakasta handia izaten dute, eta herritarrari erosketa gune egokia eskaintzeaz gain, ekoizleari zuzeneko salmenta egiteko aukera ematen zaio. Hori dela eta, udalak azoka hauek sustatu nahi ditu.
Izan ere, azokak gure kulturan oso txertatuta dauden ekimenak dira. Betidanik, baserritarrek eta artisauek zuzenean saldu izan ohi dute merkatuan. Modu honetan, harreman zuzena sortzen da kontsumitzailea eta ekoizlearen artean. Elkar ezagutza horrek aukera ematen digu erostera goazen produktua nola ekoitzia izan den jakiteko. Beraz, konfiantza erlazio bat sortzen da saltzaile eta kontsumitzailearen artean.
Denak animatu nahi zaituztegu azoka honetara etortzera, gure inguruko lore eta landareez gozatzeko!
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010