Eduki publikatzailea
Atzealdea Lokala alokatzeko deialdia
EUSKAL JAIAREN MENDEURRENEKO KARROZAK MONTATZEKO LOKALA ALOKATZEKO DEIALDI PUBLIKOA ZABALDU DU UDALAK


2024/05/24
Euskal Jaien mendeurrena ospatzeko Zarauzko Udalak hainbat ekitaldi berezi antolatuko ditu. Horien artean, hainbat urtetan egin izan ohi den karrozen desfilea berreskuratuko da.
Horretarako, Udalak lokal baten beharra dauka, behin-behineko izaeraz, bertan karrozak muntatu eta jasotzeko aukera izateko. Gaur egun Udalak ez du beharrezko baldintza horiek jasotzen dituen tokirik. Beraz, deialdi publiko bat martxan jarri da herrian alokagai dauden lokalak bilatzeko.
Errentamendu-kontratua 2024ko ekainaren 17tik irailaren 20a bitartekoa izango da eta lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 1.500 euro/hilabetea (BEZ gabe) izango da.
Deialdian parte hartu ahal izateko, lokalek gutxieneko baldintza batzuk bete beharko dituzte, tamaina eta ezaugarrien aldetik. Hauek dira lokalak bete beharko dituzten ezaugarri nagusiak:
- Kokapena Zarautzen izatea.
- 180 m2-ko espazio gardena, gutxieneko altura 5 metrokoa.
- Komuna eta argiztapena lokalaren luze-zabal osoan.
- Ate handia.
Eskaintzak Herritarren Arreta Zerbitzuan edota Correosen aurkeztu ahal izango dira, azken eguna ekainaren 7a izanik. Deialdiaren inguruko informazio gehiago eskuratu daiteke oharrean atxikitako pleguetan edo Udaleko Ondare departamentuan (ondarea@zarautz.eus / 943 00 5101).
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010

