Eduki publikatzailea

Atzealdea Lizardiko pabiloia hauteskundeetarako gunea

Twitter

LIZARDIKO PABILOI BERRIA, HAUTESKUNDEETARAKO GUNEA

2020/07/09

COVID-19aren pandemiaren ondorioz, segurtasun eta higiene neurriak bermatzeko, Zarauzko Udalak hauteskunde gune berriak egokitu ditu  uztailaren 12an ospatuko diren Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako.

Jende pilaketak saihestu eta irisgarritasuna bermatzeko, Lizardi Institutoan bozkatu ordez, Aritzbatalde eta Azken Portuko auzotar askok Lizardiko Pabiloi berrian bozkatuko dute. Hauteskundeetarako zabalduko den arren, kirol erabilerarako oraindik zain jarraitu beharko du, uda honetan aldagelak amaitu arte.

Honez gain, bozkatzeko beste guneak ondorengoak izango dira: Ludoteka, Euskaltegia, Sanz Enea, Imanol Urbieta Musika Eskola, Orokieta Herri Eskolako frontoia, Photomuseum, Salbatore Mitxelena ikastola, DYAko irakaskuntza gela (gune berria).

Bozka ematera maskararekin joatea derrigorrezkoa izango dela gogorarazi nahi da.

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010