Eduki publikatzailea
Atzealdea

Lizardi Sariaren Aurkezpena

Twitter

MARTXAN DA LIZARDI SARIAREN 40. EDIZIOA

2021/04/19

Atzo goizean Modelo Aretoan Lizardi Sariaren 40. Edizioaren aurkezpena egin zen. Ekitaldi honetan Udalak aurrerantzean sariaren irudi berria izango dena aurkeztu zuen. Aurreko edizioetan zehar ibilbide luzea izan du Lizardi Sariak, ehundaka izan dira aurkeztutako lanak eta makina bat saritutakoak, hasi berri zein izen handiko idazleak, eta 40. Edizioaren aurkezpenarekin kointzidituz, sariari itxuraldaketa bat jasan du kulturgintzan erreferente izaten jarraitzeko intentzioarekin.

Sariaren berritasunen inguruan Xabier Txurruka (EAJ-PNV) Zarauzko alkateak adierazi du “sariaren kopurua 5.500 eurora igo da eta beste 1.000 euroko laguntza ere emango du Udalak ilustrazioarekin lagundu eta liburuaren bikaintasuna bermatzen laguntzeko”.

Urtez urte txandakatuz joango da haur eta gazte literaturaren artean, hurrengo 40. Edizio honetan gazte literaturarekin (13-17 urte bitarteko irakurleentzat) hasiko delarik. Sari emate eguna apirilaren 2an finkatu da Modelo Aretoan, Nazioarteko Haur eta Gazte Literaturaren egunean, eta urtero idazle bati haur edo gazte literaturaren inguruko manifestu bat eskatuko zaio, sari emate egunean irakurtzeko.

39. edizioaren sari banaketa

Edizio berriaren aurkezpenarekin batera, Yolanda Larreategi markinarrari 39. Lizardi Saria eman zion Mariasun Landak, sariaren lehen edizioaren irabazleak. Xabier Lizardi jaio zela 125 urte bete ziren atzo eta ekitaldia hori gogorarazteko ere baliatu zen. Ane eta Antxon Sarasuak, eta Iban Isastik Lizardiren Izotz Ondoko Eguzki abestuz osatu zuten ekitaldia.

Mariasun Landarekin solasean

Mariasun Landa izan zen lehen Xabier Lizardi sariaren irabazlea 1.982an, Txan fantasmaren etengabeko historia lanarekin eta, 40 urteren ostean, berarekin elkartu gara berriz sariak bere ibilbidean izan duen eraginaz hitz egiteko. Errenteriarrak adierazi du Lizardi Saria mugarri izan zela bere idazle ibilbidean eta idazle berri guztiak parte hartzera animatzen ditu datorren edizioetan.


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010