Eduki publikatzailea
Atzealdea Literaturia 2026
MAIATZAREN 29TIK 31RA OSPATUKO DA AURTENGO LITERATURIA


2026/05/15
Beste urte batez, udaberri amaierarekin batera iritsiko da Literaturia, asteburu batez Zarautz euskal letren plaza bihurtzeko asmoz. Aurtengo ediziorako ere ekitaldi ugari antolatu dira gune desberdinetan. Lege Zaharren Enparantzan kokatuko da berriro ere Literaturiako liburu azoka, eta aurreko edizioan bezala, aurten ere larunbata izango da azoka eguna. Goizez eta arratsaldez, argitaletxeek beraien postuetan euskal literaturako liburuak izango dituzte erakusgarri; eta aurten ere, liburu aurkezpenak azokako karpan bertan egingo dira.
Azoka eta liburu aurkezpenez gain, hainbat tailer eta ekitaldi izango dira asteburuan zehar. Ekitaldietarako sarrerak gaurtik aurrera eskuragarri izango dira Literaturiako webgunean zein Modelo Aretoko leihatilan.

Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
