Eduki publikatzailea

Atzealdea Lilatoia autobusa 2026

Twitter

36. LILATOIRA JOATEKO BI AUTOBUS ANTOLATUKO DITU ZARAUZKO UDALAK

2026/02/12

Beste urte batez Zarauzko Udaleko Kirol departamentuak, Berdintasun departamentuarekin elkarlanean, datorren martxoaren 1ean Donostian ospatuko den 36. Lilatoira joan-etorria egiteko autobusa antolatuko du. Aurten, gainera, lehenengo aldiz bi autobus jarriko ditu zarauztarren eskura Donostiara joateko.

Autobusak Aritzbatalde kiroldegi pareko biribilgunetik aterako dira 9:00etan eta Donostiatik irteera Gipuzkoa plazatik izango da 12:30ean.

Izen ematea Kiroldegiko harreran gauzatu ahal izango da datorren otsailaren 27ko eguerdiko 12:00ak bitartean.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010