Eduki publikatzailea

LGTB+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna egitaraua

Twitter

ZARAUZKO UDALAK HAINBAT EKITALDI ANTOLATU DITU MAIATZAREN 17KO LGTB+ FOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNEAN

2023/05/12

Zarauzko Udaleko Parekidetasun departamentuak datorren asteazkenean, maiatzaren 17an, izango den  LGTB+ fobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren baitan prestaturiko programa eta ekimenak aurkeztu ditu Emakumeen* Etxean.

Errespetua da garrantzitsuena, pertsona bakoitzak sexualitate osasuntsu bat, maitatzeko eta gozatzeko duen eskubidea defendatzea, beldurrik gabe, errepresiorik gabe, Horregatik guztiagatik aldarrikatzen dugu aurten ere maiatzaren 17a, LGTB+ fobiaren aurkako eguna.

Aldarrikapen hau baliatuz San Frantzisko kalea eta hondartza batzen dituen errepidearen azpiko pasagunean dagoen murala berriz margotuko da. Emakumeen* Etxeko ingurua ere egun honetarako prestatuko da. Belauntzaran plazan banderolak jarriko dira eta, bai plaza honetan eta bai Torre Luzeakoan ere, ortzadarraren koloreekin osaturiko bankuak jarriko dira (Torre Luzeako parkeko bankuaren kasuan, aurretik zegoena berrituko da).

Maiatzaren 17an, asteazkenean, 19:00etatik aurrera, Emakumeen* Etxearen parean batukada batek alaituko duen ibilbide bat egingo da Alde Zaharreko kaleetatik. Torre Luzearen parean izango du amaiera ibilbide honek eta bertan, bertso saio txiki bat izango da, Aner Peritz eta Uxue Alkortaren eskutik.

Hezkidetza Foroaren baitan, bailarako herrietako ikastetxeak ere egun honetako ekimenetara batuko dira eta euren zentroetan ortzadarraren pankartak jartzeaz gain, astean zehar gaiaren inguruko unitate didaktikoa landuko dute. Honez gain, udaletxeko balkoian ere ortzadarra eskegita egongo da astebetez, maiatzaren 15etik 22ra.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010