Eduki publikatzailea
Atzealdea

LGTB Fobiaren aurkako eguna

Twitter

LGTB FOBIAREN AURKAKO EGUNA, MAIATZAREN 17AN

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/05/12

Maiatzaren 17an Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna izango da. Data honek Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuen egunari erreferentzia egiten dio, 1990eko maiatzaren 17an izan zena.

Testuinguru horretan, Zarauzko Udalak irakurketa eta ikus-entzunezko baliabideen gida argitaratu du. Gloria Vázquez (PSE-EE) Parekidetasun zinegotziaren iritziz: “Gida honek helduentzako eta gazteentzako literatura-liburuen, saiakeren eta filmen bidez, lesbiana, homosexual, bisexual eta transexualek jasaten duten diskriminazioa ikusarazi nahi da”.

Liburu eta film horiek guztiak Udal Liburutegian eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean egongo dira eskuragarri. Gehienak online irakur daitezke honako esteka honetan sartuta: www.eliburutegia.euskadi.eus.

Egindako gida ikastetxeetara ere bidaliko da, beraiek familiei helarazteko helburuarekin. Gainera, Hezkidetza Foroak antolatuta ikastetxeetan eta Udaletxeko balkoian 'Naizena, naizela, onartua' lemapean ortzadar koloreko pankarta jarriko da aste osoan zehar.

Hezkidetza Foroa eratu zenetik urtero bezala, Urola Kostako udalek eta ikastetxeek sentsibilizazio-jarduerak egiten dituzte pertsona bakoitzaren sexu-askatasunean eta sexu-identitatearen errespetuan aurrera egiteko.

Vazquezen esanetan: "bide horretan urratsak ematen ari gara, aukera sexualak ikusarazteko eta aniztasun hori normalizatzeko gizartean. Atzean geratu behar dira sexu-identitate desberdinak ukatu eta diskriminatu nahi dituzten jokabide intoleranteak eta atzerakoiak. Pertsona bakoitza den bezala onartzea defendatzen dugu ".

 


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010