Koldo Goitia, Lekeitioko Alkateak, Zarauzko Turismo Bulegoa bisitatu du gaur goizean. Xabier Txurruka, Zarauzko Alkatearen eskutik ezagutu ditu Kale Nagusiko instalazio berriak.
Lekeitioko Udala, bere Turismo zerbitzu eta instalazioak hobetzeko lanetan dagoenez, Zarauzko Turismo Bulego berria bisitatu du, Koldo Goitia beraren hitzetan “Euskal Herri mailan erreferentea dena”.