Eduki publikatzailea

Atzealdea Lehen komun autogarbigarriak

Twitter

4 KOMUN AUTOGARBIGARRI BERRI LAPURDI ETA HIGER KALEETAN, ARITZBATALDEN ETA ITXASMENDIN

2023/03/30

Duela hilabete, Zarauzko Udalak herrian zehar 9 komun autogarbigarri berri jartzeko lanak jarri zituen martxan. Honela, komun hauek instalatzeko aurreikusitako guneetan egin beharreko obra zibila gauzatu da aurretik.

Gaur iritsi dira Aseos Públicos Ibéricos SL enpresak prestatu dituen lehen 4 komunak eta dagoeneko kokatu dira aurreikusitako tokietan. Lehen lau instalakuntza hauek honako guneetan jarri dira:

•    Lapurdi kalea, haur jolas parkearen ondoan.
•    Herrikosoro kalea, Frantzesbidea zubiaren ondoan
•    Itxasmendi, kirol gunean.
•    Higer kalea, Nafarroako bus geltokiaren ondoan.

“Lehen lau komunak kokatu ditugu jada eta, Aste Santurako martxan jarri ahalko direla aurreikusten dugu”, adierazi du Iban San Martin (EAJ-PNV) Zerbitzu eta Azpiegitura zinegotziak. “Gainontzeko komunak iritsi ahala, instalatu eta erabilgarri jartzen joango gara”.

“Lehen fase honetan jarri diren azpiegitura hauez gain, beste bost ere jarriko dira honako guneetan: Mitxelena kalea, Iñurritzako parkea, Malekoia eta Asti aisialdi gunea. Hauekin batera, Salberdineko urbanizazio lanen baitan, beste bi komun berri ere jarriko dira Miren Etxabe eta Astazubi plazetan, hain zuzen ere”, gehitu du San Martinek.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010