Eduki publikatzailea
Atzealdea Larunbatak martxan Aritzbatalden
“LARUNBATAK MARTXAN” ARITZBATALDE KIROLDEGIAN


2022/12/05
Zarauzko Udaleko kirol departamenduak sedentarismoa murriztu eta jarduera fisikoa sustatzen jarraitzeko helburuari eutsiz dinamizazio ekimen ezberdinak aktibatu ditu 2022-2023 ikasturterako. ‘Larunbatak martxan’ izan da abiatu den lehena eta harrera oso ona izan du Aritzbatalde kiroldegiko erabiltzaileen artean. “Dinamizazio jarduera hauen helburua herriko kolektibo eta behar anitzei aktibotasunetik erantzutea da. Alde batetik, heldu eta gazteei zuzendutako lehorreko ekimenak ditugu eta, bestetik, familia eta haurrei zuzendutako ur jolasak, igerilekuan. Hala, larunbatetan, kiroldegian eskaintzen ditugun jarduerak ezagutzeko aukera ematen ari gara, doan, kirola egiten jarraitzeko edo ohitura osasuntsu eta aktiboak sortzen hasteko”, adierazi du Leire Aranak (EAJ-PNV) Kirol zinegotziak.
Irailean abiatu zen ‘larunbatak martxan’ ekimena eta, guztira, 700 pertsona baino gehiagok hartu dute parte. Zehazki, heldu eta gazteei eskainitako lehorreko jardueretan pertsona aritu dira eta ur jolasetan 370 haur eta familia. Ekimenak izandako erantzunari helduz, proposamen gehiago martxan jartzeko lanean ari dira Aritzbatalde kiroldegian. Momentuz, urtea amaitzeko, honakoak izango dira ‘Larunbatak martxan’ jarduerak eskainiko diren ekintzak:
Ekimenean parte-hartzeko aurrez izena ematea beharrezkoa da Harreran, posta elektroniko bidez kirola@zarautz.eus helbidean edo telefonoz 943 00 51 23 zenbakira deituta. Gogoratu lehorreko jardueretarako derrigorrezkoa dela toalla ekartzea eta uretako jardueretarako txapela.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010