Eduki publikatzailea
Atzealdea Lapurdi kalea TAO mixtoa
1 GUNEKO AUTOEK LAPURDI KALEAN APARKATZEKO BEHIN-BEHINEKO BAIMENA IZANGO DUTE


2023/08/04
Jakina denez, Eusko Trenbide Sarea (ETS) Zarautz eta Deba arteko trenbidean hobekuntza lanak egiten ari da eta, horrek, trenetik jaitsi eta autobusa hartzera behartzen ditu erabiltzaileak Zumaiako norabidean jarraitzeko. Meaga-ko tunelean jazotako luizi baten ondorioz, lanak hilabete batzuk gehiago luzatuko dira eta, ondorioz, tren zerbitzuak jasango duen eragina ere luzatu egingo da.
Iker Basurkok (EAJ-PNV), Mugikortasun zinegotziak, zehaztasunak eman ditu horren inguruan: “ETS-ren zerbitzuak jasango dituen aldaketen ondorioz, Zarauzko behin-behineko tren geltokiaren inguruan bizi diren bizilagunek ere eraginak jasango dituzte; izan ere, aparkalekuaren zati bat aldaketak egiteko autobus zerbitzurako utzi da. Aparkaleku hauen okupazioak eragindako eragozpenak arintzeko helburuarekin, egoera honek jarraitu bitartean, behin-behinekoz, 1 guneko egoiliar txartela duten autoek Lapurdi kalean aparkatu ahal izateko dute”.
“Gure esku ez dauden arrazoien ondorioz sortu da egoera hau eta egoki ikusi dugu ETS-ri bere lana ahal den neurrian errazten jarraitzea eta, aldi berean, ahalik eta azkarren jokatzea, inguruko bizilagunek jasango dituzten eragozpenak ahal dugun neurrian arintzeko. Beraz, Lapurdi kalea TAO gune ‘mixtoa’ izango da datozen hilabeteetan. Era berean, urrian, TAO aparkalekuen eta guneen inguruko azterketa egingo dugu berriz eta egokitzapen batzuk egitea baloratuko dugu, zarauztar guztiontzat den zerbitzu hau hobetzen jarraitzeko asmoz”, burutu du Basurkok.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010