Eduki publikatzailea
Atzealdea Lanak Martiñene plazan
HODITERIA BERRIKUNTZA ETA URBANIZAZIO LANAK MARTIÑENE PLAZAN


2025/01/21
Datozen asteetan Gipuzkoako Urak eta Zarauzko Udala elkarlanean arituko dira Martiñene plazan. Bi erakundeek sinaturiko elkarlan hitzarmenaren baitan, Gipuzkoako Ur Kontsortzioak inbertsioak gauzatzen ditu herriko hoditeriaren azpiegiturak hobetzen jarraitzeko. Zarauzko Udalak berrikuntza obra hauek baliatzen ditu, lanak amaitzean, eskuhartzea gauzatutako gunean berrurbanizazio lanak egiteko.
Honela, Martiñene plazan gauzatuko diren lanen baitan, lehenbizi, inguruko etxebizitzei eta inguruari eragiten dioten saneamenduko eta euri ur sareak berrituko dira eta, ondoren, plaza inguratzen duten espaloietan zoladuraren berritze lanak egingo dira.
“Gipuzkoako Urakekin daukagun hitzarmenaren baitan, asko dira urtean zehar herriko hoditeria sarea eraginkorragoa izatea lortzeko egiten diren inbertsioak”, azaldu du Iban San Martin (EAJ-PNV) Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak. “Martiñene plazan egiten ari diren hobekuntza lanak amaitutakoan, plaza inguratzen duten espaloi guztietan zoladura irristagaitz berria jarriko da”.
Aste honetan bertan hasiko diren lan hauek Lurkide Hondalanak SL. enpresari esleitu zaizkio eta 6 asteko gauzatze epea izango dute.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010