Eduki publikatzailea

Atzealdea Laguntza Valentzia

Twitter

ZARAUZKO UDALAK 10.000 EUROKO DIRULAGUNTZA BIDERATU DU VALENTZIAKO UHOLDEEK ERAGINDAKO EREMUENTZAT

2024/11/04

Zarauzko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak gaur goizean erabaki du larrialdietarako funtsetik 10.000 euro bideratzea Valentziako Erkidegoko uholdeek kaltetutako pertsonei laguntzeko.

Zarauzko Udala larrialdi-egoera hasi zenetik, etengabeko harremanetan dago inguru horretan behar den laguntza humanitarioa kudeatzeaz arduratzen diren erakunde eta antolakundeekin, eta, beraz, laguntza hori eskatutako bideen bidez bideratu da.

Era berean, Udalak Santa Klarako eraikina Zarauzko boluntarioen sare solidarioaren esku jarri du, tragedia honen eraginpean dauden pertsonei laguntzen jarraitzeko bidezkotzat jotzen dituzten bilketa solidarioak egin ahal izateko.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010