Eduki publikatzailea

Atzealdea Kultura Departamentuko dirulaguntzak

Twitter

ZARAUZKO UDALAK KULTURA SUSTATZEKO HIRU DIRULAGUNTZA LERRO ONARTU DITU

2021/06/03

Zarauzko Udalak kultura sustatzeko 3 dirulaguntza lerro onartu ditu.

1. Kultura jarduerak eta programak

2. Kultur trukeko eta senidetzeko jarduerak

3. Kultura sormeneko proiektuak: ikus entzunezkoak, arte plastikoak, musika, dantza…

Dirulaguntzen zenbatekoa: Zarauzko Udalak 20.500 euro banatuko ditu jasotako eskabideen artean.

Zenbatekoa: Proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoak ez du programaren aurrekontuaren %75a gaindituko. Senidetze lerroko zenbatekoak deialdian begiratu.

Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 3an amaituko da.

Onuradunak

Kultur jarduera edo programetarako dirulaguntza horiek Zarauzko irabazi-asmorik gabeko kultura- edo gizarte-arloko elkarteek eskatu ahal izango dituzte, legearen arabera eratuak eta dagozkien erregistroetan inskribatuak, behar den IFZ dutenak eta beren jarduera batik bat Zarauzko udalerrian garatzen dutenak.

Salbuespen gisa, Kulturako zinegotziak proposatu eta hala zehazten den kasuetan, Zarauztik kanpoko entitateek ere jaso ahal izango dituzte dirulaguntzak, hain zuzen ere bere jardueren zati nabarmen bat udalerriaren barruan garatzen bada edo udalerriarentzat interesgarri jotzen bada.

KULTURA-SORKUNTZAKO PROIEKTUETARAKO dirulaguntzak gutxienez 31 urte dituzten pertsona fisiko edo juridikoek eskatu ahal izango dituzte. Taldean aurkezten badira, kideen hiru laurdenek bete beharko dute baldintza hori.

Informazio gehiago eta eskaera orriak:

1. Kultur jarduerak eta programak

2. Kultur trukeko eta senidetzeko jarduerak

3. Kultura sormeneko proiektuak: ikus entzunezkoak, arte plastikoak, musika, dantza…

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010