Eduki publikatzailea

Atzealdea Kuadrillen eguna bilera iraila

Twitter

KUADRILLA EGUNA ANTOLATZEKO BILERA IREKIA EGINGO DA OSTIRALEAN

2022/09/13

Uda ba doa eta udazkenaren hasieran festa giroa izango dugu berriro Kuadrilla Egunean, urriaren 15ean. Bezperan, girotzeko, Gipuzkoangazte Tour kontzertua izango dugu Lizardi aretoan 18:30etik aurrera, Merina Gris, Dj Javi eta Dj Ephi taldeekin.

Larunbateko programaziorako ekarpenak edo proposamenak egiteko bilera egingo dugu. irailaren 16an, 18:30ean Etxezabalako bilera aretoan (Kale Nagusia, 29). Zuen parte hartzeak aberastu egingo du bilera.

Uztailean bildutako gazteek goiti beherak errekuperatzeko gogoa azaldu zuten, herri bazkaria eta mus txapelketa bezala. Hainbat elkartek Musika Plazan barra bat jartzeko prestutasuna ere azaldu zuten. Musika aldetik, hainbat talde proposatu ziren.

Haur eta nerabeentzako ekintzak ere antolatzen gabiltza.

Guzti hau adosten joatea da bilera honen helburua. Era berean, egun honen antolaketan laguntzeko edo aritzeko gazte boluntarioak beharko dira.

Etortzea ezinezkoa baduzu eta ideia edo proposamenik baduzu, idatzi gazteria@zarautz.eus helbidera, deitu 943 00 51 22 telefonora edo Whatsapp bat bidali 612 27 95 66 zenbakira.

Zure ekarpenak espero ditugu!

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010