Eduki publikatzailea
Atzealdea Kortazar Aparkalekua
ZARAUZKO UDALAK KORTAZARREKO APARKALEKUA IREKI DU EGOKITZAPEN LANAK AMAITU ONDOREN


2021/05/10
Asteburuan, Zarauzko Udalak Kortazarreko aparkalekua ireki zuen berriro, uda sasoirako. Aurten hilabete lehenago irekitzea erabaki da, alarma egoera amaitu ondoren herrira irits daitezkeen bisitariek sortuko duten aparkaleku beharrari erantzuna emateko. Maiatzean zehar doan aparkatuko ahal izango da bertan, eta ekainaren 3tik aurrera, udako denboraldia irekitzen den egunetik aurrera, aparkaleku horretan kobratzen hasiko da TAO zerbitzuaren bitartez, aurreko urteetan bezala.
Inguruko bizilagunek ibilgailuak igarotzean sortzen zen hautsari buruz egindako eskaerei erantzunez eremua egokitzeko lanak egin dira. Lurzatia hobetzeko lan horiek Herrilan eta Lorezaintza Departamentuetatik egin dira, Txukun Lorazantza SL enpresarekin batera, eta honako hauek izan dira: lurra nibelatzea, belarra moztea eta ibilgailuen errodadura finkatzeko produktu baten 160 tona zabaltzea zirkulazioarekin hautsa ez altxatzeko.
"Kortazarreko aparkalekuaren irekiera aurreratzea erabaki dugu, Zarautzera etorriko diren bisitariek sortuko duten aparkaleku beharrari erantzuna emateko", adierazi du Iker Basurko (EAJ-PNV) Mugikortasun zinegotziak. "Kortazarreko aparkalekua erabiltzen jarraitzeko herritarrek egiten zizkiguten hobekuntza-eskaerei erantzuna eman digu, une honetan herriarentzat ezinbestekoa dela uste baitugu aparkaleku hau".
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010