Eduki publikatzailea
Atzealdea Kontzientziazio kanpaina
ZARAUZKO UDALAK OSTALARITZAKO BEZEROAK KONTZIENTZIATZEKO KANPAINA JARRI DU MARTXAN


2021/03/25
Zarauzko Udalak, Zurekin Ostalarien Elkartearekin elkarlanean, kanpaina berri bat jarri du martxan herriko ostalaritzako establezimenduetan dauden bezeroei indarrean dauden segurtasun neurriak betetzen eta norberaren eta haien ingurukoen osasuna zaintzen jarrai dezaten eskatzeko. Martxoaren 26tik, eta ekainaren 12a bitartean, hezitzaile taldeak herriko kaleetan barrena ibiliko dira bezeroei segurtasun neurri hauek errespetatu behar direla gogorarazten.
Terraza batean esertzerakoan, askotan musukoa kendu egiten dugu eta bertatik joan arte ez dugu berriro jartzen. Kanpaina honen helburuetako bat musukoa kontsumitzerako unean bakarrik kendu behar dugula gogoraraztea da. Kontzientziazio lan hau egiteko, hezitzaileek koloretako musukoak banatuko dituzte, bezeroei ikusarazteko bakoitzaren erantzukizuna dela norbanakoaren, eta euren inguruko pertsonen osasuna zaintzea.
Ixidor Larrañaga (EAJ-PNV) Turismo, Merkataritza eta Ostalaritza zinegotziaren hitzetan “Zarauzko ostalariek lan bikaina egin dute orain arte segurtasun neurri guztiak betez, eta orain, guk arduratsu izaten jarraitu behar dugu denon osasuna bermatzeko”. “Bezeroen artean banatuko diren fluor koloreko musuko hauek ostalaritzak herriari ematen dion poztasuna eta kolorea islatu nahi dute eta guztion ardura da pandemia egoera honetatik ateratzeko lanean jarraitzea”.
“Kontzientziazio kanpaina honen helburua gure bezeroek, eta baita guk ostalariok ere, indarrean dauden segurtasun neurrien inguruko sentsibilizazioa areagotzea da” azaldu du Julen Olazabal, Zurekin Ostalarien Elkarteko kideak. “Guztiok neurri hauek errespetatzen baditugu guk lanean jarraitzeko aukera izango dugu eta herritarrek gure zerbitzuaz gozatzeko aukera izaten jarraituko dute”.
Hezitzaileek lau ibilbide desberdin beteko dituzte herriko ostalaritza guneetara iristeko intentzioarekin. Honela, datorren 12 asteburuetan zehar, kanpaina Alde Zaharra, Malekoia, Azken Portu, Aritzbatalde eta San Pelaio barrena ibiliko da segurtasun neurriak, eta haien garrantzia, oroitarazten. Ekimen hau sendotzeko eta kontzientziazioa areagotzeko kartelak ezarriko dira tabernetan eta hainbat bideo labur erabiliko dira.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010