Eduki publikatzailea

Atzealdea Komun autogarbigarriak lizitazioa

Twitter

ZARAUZKO UDALAK 9 KOMUN AUTOGARBIGARRI BERRI EZARTZEKO LIZITAZIO PROZESUA IREKI DU

2022/07/18

Zarauzko Udalak herrian zehar 9 komun autogarbigarri jartzeko lizitazio prozesua jarri du martxan. 9 berri hauek, dagoeneko martxan dauden beste 8 komun autogarbigarriei batuko dira.

Lizitazio prozesua martxan dago jada eta esleipenaren guztizko balioa 411.570,23 eurokoa (BEZ barne) da. Kontratuan komun hauen instalakuntza eta mantenua zehazten dira, bai eta aurrez dauden 8 komunen mantenua ere, eta 2 urteko iraupena izango (2 urte gehiagorako luzatzeko aukerarekin).

Esleipen honetarako eskaintzak aurkezteko azken eguna datorren abuztuaren 17an izango da. Esleipen prozesuaren inguruko informazioa gehigarria Udalaren web orriko Kontratatzailearen Profilean aurki daiteke.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010