Eduki publikatzailea
ZARAUZKO UDALAK KOLONBIAKO GUDAROSTEAN EMATEN ARI DEN GIZA ESKUBIDEEN URRAKETA LATZA SALATZEKO BILERAN HARTU DU PARTE
2020/11/05
Zarauzko Udalak Emigrados sin Fronteras elkarteak deitutako bilera telematikoan hartu du parte aste honetan. Bertan, Kolonbiako MAFAPO elkarteko lau emakumeek euren herrialdean ematen ari den giza eskubideen urraketa latz baten berri eman diete Zarauzko Udaleko ordezkariei. Bileran parte hartu zuten: Patxi Elola (PSE-EE), Kooperazio zinegotziak, Jesus Arana (EAJ-PNV), Gizarte Politikako zinegotziak, EHBildu udal taldeko Itziar Murua eta Jesus Goikoetxea zinegotziek, MAFAPO elkarteko presidenteak, Jackeline Castillok (bere anaia Jaime Castillo Peña bahitu eta erahil zuten 42 urterekin), Gloria Martinez (bere seme Daniel Alejandro Martinez bahitu eta erail zuten 19 urterekin), eta Betariz eta Clara Mendez ahizpak (euren seme Weimar Armando Castro Mendez eta Eduar Benjamin Rincón Mendez galdu zituzten 19 urterekin).
MAFAPO elkarteko emakumeek azaldu dutenez, azken 15 urteotan Kolonbiako gudarosteko kide batzuek herri pobretuetako gazteak bahitu eta, epaiketarik gabe, hil egiten zituzten. Militarrek, hilketa hauek gerrilarekin izandako tiro-borroka baten ondorioz izan zela adierazten zuten eta, hala, militar horiek sarituak izaten ziren. Elkarteko emakumeek bileran emandako datuen arabera, 3.000 eta 10.000 gazte inguru izan dira “faltsu positibo” gisa hildakoak, eta, oraindik kasuren bat ematen den arren, hilketa gehienak 2008an izan zirela azaldu dute, Alvaro Uribe Kolonbiako presidente zela.
Honez gain, MAFAPO elkarteko emakumeek salatu dutenez, beraien semeak ez ziren gerrilako kide eta ez dute hilketa hauengatik inolako erreparaziorik ez justiziarik jaso. Dirudienez, oso militar gutxi izan ziren epaituak erailketagatik epaituak eta kartzela zigor luzeren bat lortu badute ere, gerora zigor horiek bertan behera utzi dira.
Orain, munduak beraien ahotsa entzutea nahi dute MAFAPO elkarteko emakumeek: jasan duten bidegabekeria ezagutzea eta nazioartean politikoki eragitea, atzerriko erakundeek Kolonbiako Gobernuari eska diezaioten ‘faltsu positiboekin’ justizia egiteko. Hala, bileraren amaieran, Zarauzko Udalari eskatu diote beraien kausa babesteko adierazpen instituzionala onartzeko.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010