Datorren urtarrilaren 16ean, osteguna, ospatuko da 2019 Kirol Sarien Gala. Ekitaldia 19:00etan izango da, Modelo aretoan, eta sarrera librea izango da. Bertan, 2019 urteko kirolari onenek herriaren eta Udalaren aitortza jasoko dute.
Hemen sarituen zerrenda:
Emakumezko Kirolari Onena: Usoa Ostolaza
Gizonezko Kirolari Onena: Jon Artola
Emakumezko Talde Onena: Lizardi Bolei Taldea
Gizonezko Talde Onena: Enbata ZAE
Entrenatzaile Onena: Juan Miguel Zubiri eta Maialen Cardenas