Eduki publikatzailea
Atzealdea Karrozen lehiaketa 2025
EUSKAL JAIETAKO KARROZA AUKERATZEKO LEHIAKETA ANTOLATU DU UDALAK


2025/07/02
Joan den urtean berreskuraturiko ohiturari jarraipena emanez, aurten ere karrozen presentzia izango da Euskal Jaietan. Horretarako Udalak karroza proiektuen lehiaketaren deialdia egin du. Lehiaketa honetan, parte hartzaileek karrozaren proiektua diseinatu beharko dute, eta hori ulertzeko lagunduko duten informazio-mota guztiak (maketak, planoak, argazkiak, marrazkiak, memoria idatzia, etab.) kontuan izango ditu epaimahaiak.
Proiektuak Turismo Bulegoan aurkeztu beharko dira eta honetarako azken eguna uztailaren 18a izango da, 20:00ak bitartean. Proiektuak egilea nor den adieraz dezakeen inolako daturik agertu gabe aurkeztuko dira. Proiektuarekin batera, kartazal itxi batetan, partehartzailearen datu pertsonalak eta N.A.N.aren fotokopia bidaliko dira. Kartazalaren eta proiektuaren kanpoaldean egilearen lema joango da.
Epaimahaiak aurkeztutako proiektuetatik bat aukeratuko du. Horrek 1.800 euroko saria izango du eta 4 x 2,5 metroko plataforma bat utziko zaio.
Karroza proiektu lehiaketaren inguruko informazio gehigarria jasotzeko, Jaiak eta Ekitaldiak departamentuarekin kontaktuan jarri.
Jaiak eta Ekitaldiak Departamentua
Kale Nagusia 30
20800 Zarautz
jaiak@zarautz.eus
Tel. 943005119
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010