Eduki publikatzailea
Atzealdea Karroza lehiaketa deialdia
EUSKAL JAIEN MENDEURRENEKO KARROZA LEHIAKETA ANTOLATU DU ZARAUZKO UDALAK


2024/06/03
Euskal Jaien mendeurreneko egitarauaren baitan, festa hauetako bereizgarri diren karrozei aipamen berezia egin nahi zaie. Horretarako, Zarauzko Udalak lau karrozaren sorkuntza sustatuko du.
“Karrozak Zarauzko Euskal Jai Eguneko elementu bereizgarriak dira historikoki eta, azken urteetan lehiaketa hori antolatu ez den arren, mendeurreneko ospakizunetarako berreskuratu nahi izan ditugu”, adierazi du Leire Arana (EAJ-PNV) Jaiak eta Ekitaldien zinegotziak. “Gaia aurrez lantzen ari ginen Udalean, baina, gerora ere, herritarrei zuzendutako galdetegian ikusi dugu karrozak berreskuratu nahi dituztela zarauztarrek ere eta, hala, lehiaketarako oinarriak kaleratu ditugu, buruan ideiaren bat dantzan duten herritarrak animatu eta ospakizun berezi honetan aurkeztu ditzaten”.
Karroza horien sorkuntzarako, karroza proiektuen lehiaketaren deialdia egin du Udalak. Lehiaketa honetan, parte hartzaileek buruan daukaten karrozaren proiektua diseinatu beharko dute, hau ulertzeko lagunduko duten informazioekin (maketak, planoak, argazkiak, marrazkiak, memoria idatzia, etab.).
Epaimahaiak aurkeztutako proiektuetatik 4 aukeratuko ditu eta hauek 2.400 euroko saria izango dute. Hautaturiko karroza proiektu bakoitzaren arduradunei 4 x 2,5 metroko plataforma bat utziko zaie, karroza gainean montatzeko.
Proiektuak Turismo Bulegoan aurkeztu beharko dira eta honetarako azken eguna ekainaren 14a izango da, 20:00ak bitartean. Proiektuak egilea nor den adieraz dezakeen inolako daturik agertu gabe aurkeztuko dira. Proiektuarekin batera, kartazal itxi batetan, partehartzailearen datu pertsonalak eta N.A.N.aren fotokopia bidaliko dira. Kartazalaren eta proiektuaren kanpoaldean egilearen lema joango da.
Karroza proiektu lehiaketaren inguruko informazio gehigarria jasotzeko, Jaiak eta Ekitaldiak departamentuarekin kontaktuan jarri.
Kale Nagusia 30
20800 Zarautz
jaiak@zarautz.eus
Tel. 943005119
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
