Eduki publikatzailea
Atzealdea Karraskariak prebentzio kanpaina
KARRASKARIEN UGARITZEA KONTROLATZEKO PREBENTZIO KANPAINA BAT JARRI DU ABIAN ZARAUZKO UDALAK
2024/06/06
Zarauzko Udalak prebentzio kanpaina bat jarri du abian karraskarien ugaritzea kontrolatzeko. Horretarako, IRABIA CONTROL DE PLAGAS enpresak, normalean Zarauzko izurriteak kontrolatzeaz arduratzen denak, herri osoan lan egingo du, prebentzio-neurriekin, animalia horien hazkundea ekiditeko. Datozen asteetan emango zaio hasiera ekintza hauei, Vista Alegre eta Zelai Ondo auzoetatik hasita.
"Udalak aldian-aldian egiten ditu kanpaina horiek karraskarien ugaritzea prebenitzeko gure kale eta lorategietan", jakinarazi du Obra, Zerbitzu eta Bizi Kalitateko zinegotzi Iban San Martinek (EAJ-PNV). "Datozen egunetan prozedurari ekingo diogu, Zarauzko hainbat tokitan jardunez".
Prebentzio-kanpainarekin batera, eta zenbait bizilagunek emandako abisuei erantzunez, neurri zuzentzaileak hartuko dira herriko beste hainbat eremutan, karraskari horietako batzuk daudelako. "Arratoien presentzia ohikoa da lur-mugimendu handiak egiten direnean, herriko hainbat puntutan egiten ari diren bezala, urbanizazio-obra batzuekin, adibidez, Salberdinen eta Iñurritzan", adierazi du San Martinek.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010