Eduki publikatzailea

Atzealdea Kalitatearen Q Ikurra

Twitter

ZARAUZKO TURISMO BULEGOAK KALITATE TURISTIKOAREN Q IKURRA BERRITU DU

2022/03/24

Zarauzko Turismo Bulegoak Kalitate Turistikoaren Q ikurra berritu du 2022 urterako. Q ezaugarria duten establezimendu turistikoek, ospea, berezitasuna, fidagarritasuna, zorroztasuna eta sustapena bereganatzen dituzte Turismo saileko Estatuko Idazkaritzaren eta Autonomia Erkidegoen partetik.

Zarauzko Turismo Bulegoak Q Kalitate Zigilu hau lortzen lehenetakoa izan zen 2005. urtean eta, geroztik, urtero zigilu hau mantentzeko beharrezkoak diren auditoria guztiak gainditu ditu. Azkena, pasa den martxoaren 10ean gainditu zuen eta, ondorioz, 2022 urtean Zarauzko Turismo Bulegoak zigilu honek bere baitan barneratzen dituen kalitate, segurtasun eta profesionaltasun bermeak betetzen dituela ziurtatzen da.

“Harrotasunez betetzen gaitu beste urte batez Zarauzko Turismo Bulegoak Q Kalitatearen ikurra berritzeak, bertako langileek oso gogor lan egiten baitute ahalik eta zerbitzu eta laguntza hoberena eskaintzeko Bulegora gerturatzen diren pertsona eta erakunde guztiei”, adierazi du Leire Arana (EAJ-PNV) jarduneko Turismo zinegotziak. “Q Kalitatearen ikur honetaz gain, Zarauzko Turismo Bulegoak beste hainbat kalitate zigilu ere baditu, Kode Etikoaren zigilua eta Familia Turismoaren zigilua, besteak beste”.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010