Eduki publikatzailea

Atzealdea Kalerki jaialdia eta Antzerkia Familian

Twitter

AURTENGO KALERKI ETA ANTZERKIA FAMILIAN PROGRAMEN EGITARAUA AURKEZTU DU GAUR UDALAK

2021/06/18

Udako kale arte eszeniko programazioa aurkeztuko du gaur Zarauzko Udalak. Bi programaren bidez arte eszenikoen diziplina ezberdinak kalera itzuliko dira uda honetan: Kalerki eta Antzerkia Familian.

“28 urte dira Zarautzen Kalerki kaleko arteen jaialdia antolatzen dela” adierazi du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak. “Azken bi urteetan, pandemiaren ondorioz, formatu txikiagoan antolatu behar izan dugu, baina eutsi nahi izan zaio jaialdiaren izpirituari: kalean udan kalitatezko kultur eskaintza egitea bertakoentzat zein bisitarientzat”

“Egun bizi dugun egoerak aldaketak ekarri ditu jaialdira. Nagusiki, bertako konpainiekin lan egingo da, 2020an hartuta zeuden eta bertan behera geratu ziren konpainien konpromezuari eutsiz, eta ikuskizunen espazioak egungo osasun neurriak betetzeko eta aforoak bermatzeko moldatu ditugu” gehitu du alkateak.

Aurten ekainaren 29tik uztailaren 4ra, 6 eguneko Kalerki Jaialdiaz gozatzeko aukera izango da eta egunean emanaldi bakarra egingo da. Emanaldi guztiak Munoa plazan egingo dira, eserita, aforo neurri guztiak bermatuz. Ostiraleko eta larunbateko ikuskizunak 22:00etan izango dira eta gainontzekoak, aldiz, 20:00etan izango dira.

Sei konpainia gonbidatu dira horietatik lau Euskal Herrikoak dira eta beste biak: bat, Burgoskoa; eta bestea, Kataluniakoa. Diziplinei dagokionez, hiru ikuskizun dantzakoak dira; bi zirku ikuskizunak dira, eta bat, euskarazko antzerkia. “Konpainia konsagratuak eta hasi berriei erreparatu diegu Kukai edo Compañía Moveo, Zarauzko sortzaileei ere aukera bat eman nahi izan zaie Berdinki konpainiari, hain zuzen. Azken batean, programa anitza eta gustu guztietarako osatu dugu” azaldu du Agurtzane Aizpuru Kultura saileko arduradunak.

Antzerkia Familian, neguan Modelo aretoan igandetan egin den programaren jarraipena da. Uda partean familientzako ikuskizunak kalera atera eta familia ororen eskura kultur eskaintza zabala egitea du helburu. Uztaila eta abuztuko ostegunetan Villa Manuelako frontoian arratsaldeko 19:00etan izango dira ikuskizunak. Guztira 7 ikuskizun programatu dira, horietatik konpainia bat madrildarra da, bestea katalana, eta gainerakoak, euskal konpainiak dira. Proposamenetan aniztasuna bilatu nahi izan da, familia giroan gozatu ahal izateko.
Sarrerak doan eskuratu ahal izango dira emanaldiaren egun berdinean Modelo aretoko leihatiletan, 18:00etatik aurrera. Sarrerarik soberan geratuko balitz, emanaldiak egingo diren gunean ere banatuko dira.

Eguraldiak ikuskizunak kalean egiteko lagunduko ez balu, Kalerkiko emanaldiak Lizardi Pabilioira pasako dira, eta Antzerkia familian programakoak aldiz, ikuskizunaren arabera, Modelo Aretora edo Gaztelekura.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010