Eduki publikatzailea
Atzealdea Kalerki 2025 aurkezpena
EUSKAL HERRIKO ZEIN NAZIOARTEKO KONPAINIEZ GOZATZEKO AUKERA IZANGO DA AURTENGO KALERKI JAIALDIAN


2025/06/19
Kalerki jaialdiaren 32. edizioak uztailaren 3tik 5era hartuko ditu Zarauzko kaleak. Egun hauetan zehar, antzerkia, dantza, zirkua eta beste hainbat diziplinatan sortutako ikuskizunez gozatzeko aukera izango dute zarauztarrek.
Programazioa 11 ikuskizun desberdinek osatzen dute. “Ohi bezala, Euskal Herriko konpainien presentzia izango dugu, baina aurtengo edizioan nazioarteko konpainia ugarik ere parte hartuko dute, beste kale jaialdi batzuekin urtean zehar landutako elkarlanaren ondorioz”, azaldu du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Kultura zinegotziak. “Horrela, Kataluniatik, Suediatik, Belgikatik eta Frantziatik etorritako konpainiak izango ditugu gure artean”.
Euskal konpainien artean, hiru dantza konpainia dira nabarmentzekoak: Amaia Elizaran & Neonymus, Lasala konpainia eta Komorebi Produkzioak. Azken honek Karrikan plataformaren 2024ko sorkuntza laguntza jaso du eta doluaren inguruan diharduen Argilunak ikuskizuna eskainiko du. Amaia Elizaran dantzariak eta Neonymus musikariak, bestalde, Iraun pieza labur eta intimoa eskainiko dute. Lasala konpainiak Burnt pieza indartsua eta intentsoa eskainiko du.
Estefania de Paz Asín artista nafarrak Olvido Flores. Las maravillas de Júpiter ikuskizun berezia eskainiko du. Ikuskizun hau karabana baten barruan egiten da, eta bi egunez egongo da karabana Santa Klarako eliza aurrean; guztira, 8 saio eskainiko ditu. Istorio hunkigarri bezain gogorra, memoriari keinu egiten diona. Mama Crea konpainiak, bere aldetik, Desiderata izeneko instalazioa jarriko du Santa Klaran.
Ohi bezala, herriko zenbait gunetan egingo dira emanaldiak, Santa Klarak protagonismoa hartuko duelarik. Munoan, Villa Manuelako frontoian eta Frontoi Txikin ere izango dira emanaldiak. Jaialdia amaitzeko, ikuskizun ibiltari bat izango da Always Drinking Marching Band talde kataluniarraren eskutik.
Emanaldietako gonbidapenak
Aurtengo emanaldietako bik edukiera mugatua izango dute, ikuskizunaren formatua dela eta. Horrexegatik, emanaldi horiek errepikatu egingo dira, ahalik eta aforo gehienera iristeko. Horrela, Olvido Flores. Las maravillas de Júpiter ikuskizunaren 8 emanaldi eskainiko dira bi egunetan, uztailaren 3an eta 4an. Uztailaren 3an, bestalde, Guillem Albaren Ma Solitud ikuskizunaren bi emanaldi izango dira. Gonbidapenak emanaldi hasi baino ordubete lehenago banatuko dira.
Hau izango da aurtengo Kalerkiko egitaraua:
OSTEGUNA, UZTAILAK 3:
- Olvido Flores. Las Maravillas de Júpiter – Estefania De Paz Asín (EH) -> Santa Klarako elizaurrea.
- Home – Cris Clown (Katalunia) -> Villa Manuela.
- Ma Solitud – Guillem Alba (Katalunia) -> Santa Klara.
- Argilunak – Komorebi Produkzioak (EH) -> Frontoi Txiki.
OSTIRALA, UZTAILAK 4:
- Olvido Flores. Las Maravillas de Júpiter – Estefania De Paz Asín (EH) -> Santa Klarako elizaurrea.
- Desiderata – Mama Crea (EH) -> Santa Klara.
- Iraun – Amaia Elizaran & Neonymus (EH) -> Frontoi Txiki.
- Gregarious – Soon Circus Company (Suedia) -> Munoa.
LARUNBATA, UZTAILAK 5:
- Boucherie Bacul – Pikz Palace (Belgika) -> Santa Klara patioa.
- Burnt – Lasala (EH) -> Frontoi Txiki.
- Haute-Heure – Cie. Barolosolo (Frantzia) -> Munoa.
- La calle es nuestra – Always Drinking Marching Band (Katalunia) -> Ibiltaria.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010