Eduki publikatzailea

Kalerki 2024 balorazioa

Twitter

HERRITARREN BEROTASUNA JASO DUTE AURTENGO KALERKIKO IKUSKIZUNEK

2024/07/10

Amaitu berri da Kalerki jaialdiaren 31. edizioa eta ekitaldiaren oso balorazio positiboa egin du Zarauzko Udaleko Kultura departamentuak. “Eguraldi aldakorra izan dugu hiru egun hauetan zehar, eta horrek unean uneko erabakiak hartzera behartu gintuen”, azaldu du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Kultura zinegotziak“. “Hala ere, emanaldi bakarra geratu da bertan behera, DATE dantza konpainia andaluziarraren ‘En tierra de Nadie’ ikuskizuna. Azken uneko zaparrada baten ondorioz, ikuskizuna ez egitea erabaki zen, ez zegoelako dantzarien segurtasuna bermatzerik”.

Beste bi ikuskizun Modelo Aretora eta Gaztelekura bideratu ziren, euriagatik, eta gainerako guztiak aurreikusitako lekuan gauzatu ziren.

Azpimarratzekoa da emanaldi guztiak publikoz gainezka izan direla, larunbatean bereziki. Santa Klaran eta Amalur parkean egindako emanaldiak eskertu zituen publikoak, eta gainerako ohiko kokalekuak ere txiki geratu ziren. “Publikoaren erantzuna erabatekoa izan da”, gehitu du Urbietak, “jarrera oso gertukoa eta errespetu handikoa izan da momentu oro, eta parte hartzea oso handiarekin gainera”.

Eskerrak zarauztar guztiei

Kultura departamentua osatzen duten udal langileek Zarauzko biztanleei eskerrak eman nahi dizkiete, “emanaldietara hurbildu ez ezik, hiru egunetan zehar herrian sor litezkeen eragozpenei aurpegi onez erantzuteagatik. Benetan bikaina izan da haien jarrera, eta horrek adierazten du Kalerki jaialdia herrian oso errotuta dagoela”.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010