Eduki publikatzailea
Atzealdea

Jautarkol espaloiak

Twitter

JAUTARKOL KALEKO ESPALOIAK BERRITZEN ARI DA UDALA

2022/09/20

Zarauzko Udala Jautarkol kaleko espaloiak berritzeko lanetan ari da. Aurrez Gipuzkoa kalean, Oteitza Lizeo Politeknikoaren parean, egindako prozesu bera jarraituz, Jautarkol kalean zegoen adokin zaharra kendu eta baldosa berriengatik aldatuko dira kale honetako irisgarritasuna hobetzeko, lehenengo kalearen alde batean eta gero bestean.

“Udalaren nahia da herrian egoera txarrean dauden espaloiak pixkanaka berritzea. Gipuzkoa kaleko espaloia berritu zen, orain Jautarkol kalearen txanda iritsi da eta, etorkizunean, aldatzeko beharra daukaten beste batzuekin jarraituko dugu”, adierazi du Iban San Martin (EAJ-PNV) Obra Txiki eta Zerbitzuen zinegotziak.

Lan hauek egiteko ardura TRABIT, TRABAJOS BITUMINOSOS, S.L.U. enpresari esleitu zaio eta 30.423,22 € (BEZ barne) euroko aurrekontua izango dute.


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010