Eduki publikatzailea

Atzealdea Itzulia 2025 trafiko mozketak

Twitter

TRAFIKO MOZKETAK ITZULIAREN IRTEERA DELA ETA

2025/04/02

Datorren asteazkenean, apirilaren 9an, Zarautzek Itzuliaren 3. etaparen irteera jasoko du, Zarautz eta Beasainen artean joango dena. Probaren antolakuntzak, azpiegituraren muntaketak eta proba beraren lehiak eragina izango du trafikoan eta hainbat errepide mozketa izango dira asteazkenean bertan, bai eta aurreko egunean.

Irteerarako azpiegituraren muntaketa asteartean, apirilaren 8an, hasiko da. Hori dela eta, Zuberoa kalean trafikoa itxiko da, Itaisoro kaletik Aitze kalera bitartean, 16:00etatik muntaketa amaitu arte.

Lasterketaren egunean, berriz, honako mozketa hauek izango dira:

-    Araba kalea, Hegoalde kaletik Gurmendi kalera -> 9:00 – 15:30.
-    Zuberoa kalea, Frantsesbidetik Aitze kalera -> 9:00 – 15:30.
-    Nafarroa kalea (N-634 errepidea), Zumaitik Orioraino, bi norabidetan -> 13:00 – 14:30.
-    Meagako errepidea (GI-2663) -> 13:00 – 14:30.
-    Bizkaia - Aitze biribilgunean trafiko mozketa izango da, Getariako norabidean -> 13:00 – 14:30.

Mozketa hauen ondorioz, lasterketak irauten duen bitartean, Zarauzko sarrera-irteerak AP-8tik egin beharko dira.

Bestalde, antolakuntza eta taldeen ibilgailuak Hegoaldeko parkinean geldituko dira egun horietan beraz, apirilaren 7tik, astelehenetik, itxita izango da Hegoaldeko parkina.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010