Eduki publikatzailea

Atzealdea Itxasmendiko palmondoak

Twitter

PIKUDO GORRIAK ERAGINDAKO HIRU PALMONDO KENDUKO DIRA ITXASMENDI AUZOAN

2023/12/13

Uda hasieratik herriko hainbat palmondo Pikudo Gorriak eraginda azaldu dira. Honen erakusgarri dira aste honetan bertan Itxasmendi auzoan kendu behar izango diren hiru palmondoak.

Intsektuaren presentzia detektatu bezain laster hauek geldiarazteko tratamendua martxan jarri zen arren, herriko hainbat palmondoetan afekzioak atzeman dira.

Itxamendiko hiru ale hauei dagokienez, tratamenduaren ondoren, Pikugo Gorriak eraginda zeudela ikusi eta kimatu egin ziren, hostoak lurrera erori ez zitezen.

Denbora baten ondoren Pikudo Gorriak palmondo hauek guztiz usteldu dituela ikusi da eta, nahiz eta palmondoek ez daukaten erortzeko arriskurik, moztu egingo dira.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010