Eduki publikatzailea

Atzealdea Itxasmendi tenis pistak

Twitter

ZARAUZKO UDALAK ITXASMENDIKO TENIS PISTAK BERRITU DITU

2026/05/25

Zarauzko Udalak amaitu ditu Itxasmendiko tenis pistak berritzeko lanak. Jarduketa Itxasmendi Auzo Elkarteak egindako proposamenetik abiatu da, eta auzoetako kirol ekipamenduak hobetzeko udal konpromisoaren barruan kokatzen da.

Inaxio Illarramendi (PSE-EE) Kirol zinegotziak nabarmendu duenez, “esku-hartze hau lan egiteko dugun moduaren adibide ona da: auzoei entzunez eta herritarren egunerokoa hobetzen duten proposamen zehatzei erantzunez”.

Illarramendik azpimarratu du helburua dela “kalitatezko instalakuntza publikoetan kirola egiteko aukera emango duten gertuko kirol espazio zaindu eta irisgarriak sustatzen jarraitzea, auzo bizitza indartuz”.

“Zarautzek kirol kultura handia du, eta Udaletik udal kirol azpiegiturak hobetzen jarraitu nahi dugu, baita auzoetan ere. Tenis pista hauek berritzea norabide horretan emandako beste urrats bat da”, gehitu du.

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010